Atleta izatea, Jairo Berbelen begietan

elgoibarren.net 2013ko urt. 10a, 13:42

{vimeo}57084758{/vimeo}Mugertza krosa sustatzeko bideoa egin du Elgoibarko Udalak. Atzo aurkeztu zuten bideoa jendaurrean, udaletxean egin zuten 2013ko Mugertza krosaren aurkezpen-ekitaldian. Bideo horren zati bat Jairo Berbel elgoibartarrak egin du. Atleta izateari buruz gogoeta egin du Berbelek, Leonard Patrick Komon atletaren laguntzaz. Berbelen iritziz, neurtu eta ukitu ezin daitekeen zerbaitez eginak daude txapeldunak. “Txapeldun guztiek barru barruan daukate materiagabedun zerbait. Dela amets bat, zerbait lortzeko grina, edo begitazio bat”, azaldu du. Goian ikus dezakezue Jairo Berbelek eginiko bideoa.

Jairo Berbel, lehen planoan, eta atzean Leonard Komon.

Kroseko irudi ikusgarriak eta hunkigarriak uztartu ditu Jairo Berbelek Mugertza krosari buruzko bideo laburrean. Leonard Patrick Komon da bideoko protagonistetako bat, atleta kenyarra elkarrizketako baitu kazetari elgoibartarrak. Era berean, Jairo Berbelek “Irribarreen paradisua” izeneko film dokumentala estreinatu zuen 2011ko urtarrilean, Kongon (Afrika) jasotako irudiekin. Ondorengo loturan ikus dezakezue osorik “Irribarren paradisua” dokumentala.