Jazz doinuak ekarriko ditu Buffalo taldeak Kultur Etxeko sotora

elgoibarren.net 2013ko urt. 10a, 14:36

 
Buffalo talde zarauztarrak kontzertua emango du bihar (urtarrilak 11), Elgoibarko Kultur etxeko sotoan. Jazz progresiboa eta rock estiloko musika uztartzen ditu Zarauzko hirukote honek, eta musika instrumentala egiten du.



  Kontzertua Sinuosek antolatu du, eta 23:00etan hasiko da, Kultur Etxeko sotoan. Sarrerak 3 euro balio ditu. Sinuoseko kide Iban Urizarren berbetan, "kalitate itzela" du talde zarauztarrak. "Musika instrumental dotorea egiten dute eta kide bakoitzak maisuki menderatzen du bere instrumentua. Kontzertu ikusgarria eta bereziki entzungarria eskainiko diguten uste osoa dugu", azaldu du.

 

1706637840857 Jazz doinuak ekarriko ditu Buffalo taldeak Kultur Etxeko sotora

Buffalo taldearen kontzertua
Noiz: Urtarrilak 11, barixakua
Ordua: 23:00etan
Non: Elgoibarko Kultur Etxeko Sotuan.
Sarrera: 3 euro