Herri Eskolak espazio falta arazoa zeukan azken urteetan, eta hiru ikasturte egin dituzte umeek patioan egokitutako ikasgela prefabrikatuetan. Obra honi esker, Herri Eskolaren espazio arazoa konponduko dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko ditu obrak, eta 1.535.936 euroko aurrekontua izango dute.
•Espazio berriak
Eraikinaren azpiko patio estalian bi solairu egokituko dituzte, eta gune horretan Haur Hezkuntzako ikasleentzako zortzi ikasgela, gimnasioa, psikomotrizitate gela, aldagelak eta komunak egingo dituzte. Horrez gain, egungo eraikinean jangela handituko dute, bi gela egingo dituzte eta igogailuaren erabilera gaurko beharretara egokituko dute.
•Elkarlana
Udalarekin izandako elkarlana nabarmendu zuten prentsaurrekoan ikastetxeko ordezkariek eta Kalamua Guraso Elkartekoek, eta horri esker, azken bi urteotan hobekuntza lan handiak egin dituztela azaldu zuten. 2009-10 ikasturtean patio estalia eraiki zuen Udalak, eta iaz ikastetxea margotu zuten. Guraso eta irakasleek hasi zituzten margotze lanak, eta Udalak amaitu zituen.

Aurtengo Eguberrietan, berriz, haur eskolako eraikina margotu eta berritu dute. Herri Eskolak 500 ikasle inguru ditu aurten. Otsailaren 2an egingo dute ate irekien jardunaldia, eta herritar guztiek izango dute ikastetxea ezagutzeko aukera.
∞Lotura duten albisteak:
- Ondo bidean 2013-2014 ikasturte hasierarako bukatuta izango dituzte Herri Eskola handitzeko obrak (2012-05-31)
- Herri Eskolako umeak bi urtez moduloetan daudela salatu du PPk (2012-02-17)
- Bihar inauguratuko dute Herri Eskolako patio estalia (2010-04-29)
- Herri Eskolako eraikina txiki geratu dela-eta irtenbideak bilatzen ari da Jaurlaritza (2008-02-07)