Eta hori ahalbidetzeko helburuarekin, lasai hitz egiteko, errespetuz entzunak izateko eta elkar ulertzeko aukera eskainiko du Lokarrik Elgoibarren antolatuko dituzten Foroetan. Foroak Elgoibarko herritar orori irekiak daude, pertsona bakoitzak bere izenean parte hartuko du eta bertan hitz egiten denaren inguruko diskrezio osoa bermatuko dela ziurtatu dute antolatzaileek. Foro bakoitzean 10-15 lagun elkartuko dira eta elkarrizketa bideratuko duen dinamizatzaile baten laguntza izango dute. Osatzen den foro bakoitzak hiru saio egingo ditu, hau da, hiru bilera. Prozesuaren bukaeran, ondorioak eta proposamenak Elgoibarko herritarrekin partekatuko dituzte.
•Izena emateko
Izena eman nahi dutenek honako honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 741 050. Urtarrilak 15a baino lehen deitu behar da. Eman beharreko datuak, berriz, honako hauek dira: Izena, telefono zenbakia, e-posta helbidea, eta, foroetan parte hartzeko libre ditugun egunak eta orduak.
∞Lotura duten albisteak:
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)
Argazkia: elgoibar.org.