•Gazteena nagusi keniarren arteko lehian
Mugertza krosa irabazteko faborito argiak ziren Mintxetakoek aurten ekarri zituzten lau keniarrak: Komon, Bett, Chepkok eta Kipruto. Lehen hirurak, esaterako, 10.000 metrotako rankinean lehen hiru postuetan daude denboraldi honetan: Emmanuel Bett (26:51.18), Vincent Chepkok (26:51.68) eta Leonard Komon (27:01.58), hurrenez hurren. Herrikideei eta gainerako antxitxikariei aurrea hartuz helmugara ailegatu zen gizonik azkarrena, baina, Conseslus Kipruto gaztea izan zen.
Atletak kontratatzerako orduan begi zorrotza dutela erakutsi dute, beste behin ere, Mintxeta atletismo taldeko kideek. Etorkizunean atletismoko izarrak izan daitezkeen atleta gazteei lekua egiten saiatzen dira Mugertza krosean. Hori da euren filosofia eta polítika. Era berean, atleta gazteentzat, ezagutzera emateko plaza ezin egokiagoa da Elgoibarko krosa, duen garrantzia eta, batez ere, historiagatik. Halakoxea izan zen, esaterako, Leonard Patrick Komon kenyarraren kasua. Ia inork ezagutzen ez zuenean ailegatu zen Elgoibarrera, 2008an, 19 urte besterik ez zituela. Elgoibarren bere lehen garaipena lortu eta gero hasi ziren bere izena aintzat hartzen eta, Elgoibarren erakutsitako dohainak berretsiz, txapeldunordea izatea lortu zuen urte hartako Munduko Kros Txapelketan, Edinburgon. Komonenaren antzerakoa da oso Conseslus Kipruto herrikidearen kasua. Junior kategorian emaitza bikainak lortu zituen Kiprutok eta Munduko Txapeldun izatea lortu zuen iaz, Bartzelonan jokatu ziren junior mailako Munduko Atletismo Txapelketan. 3.000 metroko oztopo-lasterketan eskuratu zuen Kiprutok urrezko domina. Ez edonola gainera, Munduko junior txapelketetako errekorra ondu zuen-eta 8:06:10 denborarekin. Kipruto gazteak eginikoa ez zen oharkabean pasa Mintxetakoentzat eta, Komonekin orain bost urte eginiko apustua errepikatuz, Elgoibarrera ekarri zuten 19 urteko keniar gaztea. Honek, berarengan jarritako konfiantza eskertuz, kilate askoko garaipena lortu du 70. Mugertza Krosean. Nagusiekin korrika egiten hasi berria izanagatik ez zuen eskarmentu falta igarri, eta hasieratik argi laga zuen bereak zirela urratsik freskoenak, Mintxetako zirkuitu lokaztuan. Kiprutoren aurpegian ere apenas igartzen zen sufrimendu arrastorik. Komon gogotik saiatu zen aurrea hartzen eta bi kilometroren faltan erritmoa bizkortu eta bakarrik alde egiten saiatu zen. Lasterketa kuttuna du Elgoibarkoa eta hartu-eman berezia du antolatzaileekin. Laugarren garaipena lortzen saiatu arren, amore eman zuen Kiprutoren aurrean eta irabazi ezin zezakeela ikusita, erritmoa jaitsi eta esprintatzeari ere uko egin zion azken metroetan. Emanuel Bett keniarrak eta Ayad Lamdassem espainiarrak ere aurrea hartu zioten Komoni eta bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren, Kipruto irabazlearengandik bi eta hiru segundora, hurrenez hurren. Komon laugarren postuan sartu zen helmugan.
•Etiopiarrak nagusi keniarren aurkako lehian, emakumezkoetan
Iaz bigarren postua eskuratu zuen Hiwot Ayalew etiopiarra zen emakumezkoen proba nagusia irabazteko faborito argienetakoa, baina, tamalez, bisatuarekin izandako arazoak tarteko ezin izan zuen Elgoibarrera etorri. Antolatzaileek erlojuaren aurka lan egin behar zuten ordezkoa topatzeko, eta, emaitza ikusita bete-betean asmatu zuten ordezkoarekin. Izan ere, Gelete Burkak ordezkatu zuen Ayalew herrikidea, eta Cherono eta Chepet Cheptai keniarrei aurrea hartuz, berak irabazi zuen, nagusitasunez, 2013ko Mugertza krosa. 2008an Munduko Txapelduna izan zen Gelete Burka 3.000 metroko oztopo lasterketan eta kros laburreko Munduko Txapelketa irabazi zuen 2006an. Denboraldi honetan, Vallecaseko San Silbestre lasterketa entzutetsua irabazi zuen Burkak. Era berean, Mugertza kroseko zirkuitua atleta etiopiarrentzat aproposa dela berretsi du. Izan ere, azkenengo zortzi krosetatik bostetan irabazi dute atleta etiopiarrek senior mailako emakumezkoen lasterketa.
•Italiarrak nagusi Mamo Wolde Sarian
Atleta etiopiarrak eta emakumezkoen lasterketan gertatzen denaren antzera, Italiatik etorritako junior mailako mutilek neurria hartua diote Mamo Wolde Sariari. Hirugarren urtez jarraian irabazi du atleta italiar batek proba. Aurten Lorenzo Dini italiarra izan zen irabazlea. Bere anaia bikiak ere hartu zuen parte proban eta laugarren postuan sailkatu zen. Youssef Fathi bizkaitarra eta Belgikako Steven Casteele sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
•Claudia Estevezen bigarren garaipena jarraian
Emakumezkoen Mamo Wolde Sarian, Claudia Estevezek lortu zuen garaipena, bigarren urtez jarraian. Etorkizun handiko Granadako atletak, gainera, hirugarren garaipen bat eskuratzeko aukera izango du datoirren urtean, junior mailan arituko da-eta oraindik. Jenny Fernandez galiziarra sailkatu zen bigarren postuan eta Emma Oudiou frantziarra hirugarrengoan.

- Ikusi hemen: Lasterketa guztietako SAILKAPENAK
•ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)
∞Lotura duten albisteak:
- Atleta izatea, Jairo Berbelen begietan (2013-01-10)
- Aurkeztu dituzte Mugertza krosean parte hartuko duten korrikalariak (2013-01-09)
- Mamo Wolderen lehen garaipenaren 50. urteurrena akorduan (2012-12-18)
- Mugertza krosa Estatuko hiru onenen artean dago (2012-04-25)
- Tanui kenyarra eta Wude etiopiarra nagusi Mugerza krosean (2012-01-22)
- Beste lau urtez luzatu dute lankidetza hitzarmena Mintxeta A.T.ak eta Udalak (2011-12-23)
- Mugerza krosa Europako krosen egutegi ofizialean sartu dute (2011-10-26)
- Antolatzaileak pozik Mugertza krosaren kirol maila eta ikusle kopuruarekin (2011-01-25)
- Hirugarren garaipena Leonard Komonentzat Mugertza krosean (2011-01-23)