Musikeneko Saxofoi Ensenbleak kontzertua emango du San Anton Egunean

elgoibarren.net 2013ko urt. 16a, 10:42

San Anton eguna da bihar, urtarrilak 17, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Elgoibarko Udalak. Era berean, Emudafek, Elgoibarko Musika eta Dantza Federakuntzak, ere kontzertu berezia prestatu du San Anton Egunerako. Musikeneko Saxofoi Ensenblearen saxofoi doinuak entzun ahal izango dira Herriko Antzokian, 12:30ean.

 

 Musikeneko Saxofoi Ensemblea hamaika lagunek osatzen dute: Patricia Aller, Javier Blasco, Raul Cicuendez, Miguel Angel Garcia, Jose Omar García, Angel Hernández, Marcos Martinez, Alejandro Molina, Oriol Pares, Pau Torres eta Alfredo Varela.
 Karsten Dobers Musikeneko irakaslea da taldeko zuzendaria. Hannoverren jaioa, Franz Beyerren ikasle Municheko Musikhochschule-n, eta Siegfried Führlingerren ikasle Vienako Musikhochschule-n. Orkestrako karrera Vienako Irratiko Orkestran eta Vienako Operako Orkestran hasi zuen. Gerora, biola bakarlaria jo zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoan. Interprete gisa daukan karrerari esker Alemania, Austria, Txekoslovakia, Suitza, Italia, Suedia, Belgika, Frantzia, Luxenburgo eta Espainian jo du. Nazioarteko jaialdietan jo du musikari ospetsu askorekin (Pavel Vernikov, Valery Oistrakh, Christoph Henckel, Pascal Devoyon, Yuzuko Hirigome, Philippe Gran, Jose Lluis Estelles, Enric Lluna) eta talde ezagunekin (Ebène laukotea, Danel laukotea, Klangforum Wien eta Ensemble Modern Frankfurt). 2002. urteaz geroztik Musikeneko, Musikako Goi Mailako Ikastegiko, irakaslea da.

•Honakoa da Elgoibarren, Herriko Antzokian, eskainiko duten kontzertuko egitaraua:
  • E. GRIEG (1843-1907) Suite "De los tiempos de Holberg"
    Preludio
    Sarabande
    Gavotte
    Air
    Rigaudon
  • J. S. BACH (1685-1750) Brandenburgoko kontzertua, 2. zenbakia (BWV 1047)
  • P. I. TCHAIKOVSKY (1840-1893) Serenada para cuerdas op.48 en Do mayor
    Andante non troppo - Allegro moderato - Andante non troppo
    Vals: Moderato - tiempo di vals
    Elegia: Larghetto elegiaco
  • Finale: Errusiar pieza (Andante - Allegro con spirito)