Londreseko Euskal Etxeak euskal musika eta artistak sustatu eta ezagutarazteko antolatzen dituen musika jaialdietako batean parte hartu zuten, joan den asteburuan, Jon & Sugramas taldeko kideek. Arrasateko Bitter Honey eta Londresko The Milk Bar taldeek ere jo Basque Rock Nigth – Live in London musika jaialdian.
Jon Gurrutxaga (ahotsa eta gitarra), Ruben Irigoyen (bateria) elgoibartarrek eta Miguel Laguna (gitarra) eta Iñigo Gorritxategi mutrikuarrek osatzen dute Jon & Sugramas taldea.
Led Zeppelin taldearen Communication breakdown abestiaren bertsioarekin amaitu zuten Londreseko kontzertua. Ondorengo bideoan ikus dezakezue: