Ohitura duten legez, gehien eskatzen dituzten produktuak honakoak dira: arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta hegaluzea zein sardinak (oliotan) eta konpresak. Lagundu nahi duenak hilaren 31ra arte izango du aukera. Elgoibarren, Netto eta Eroski supermerkatuetan jasoko dituzte eskatutako produktuak. Diruz lagundu nahi duenarentzat Euskadiko Kutxan kontu korrontea dago zabalik (3035 0080 94 0800054177). Eta informazio gehiagorako 619 02 9648 telefono zenbakira deitu daiteke.
Aurrekoez gain, azken asteburuetan Eibarren, Untzagan eta Estaziño kalean, izan dira Eibar-Sahara elkartekoak, bigarren eskuko liburuak saltzen eta bertatik lortutako dirua ere errefuxiatuei bidaliko diete. (goiko argazkian)
Krisialdiak eragina izan duela baieztatu dute Saharako errefuxiatuen aldeko lanean diharduten boluntarioek eta, urtetik urtera kilo gutxiago batu dituztela jakinarazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- 4.000 kilo, Saharara (2011-06-16)
- Janaria eta konpresak batzeko kanpaina hasi dute, Sahararen alde (2011-05-05)
- Saharar errefuxiatuentzako laguntza batzen dihardute Elgoibar BH Institutuan (2009-01-22)
- Sahararako janari bilketa kanpaina abenduaren 22tik 26ra bitartean (2008-12-17)
- Atxutxiamaikako kamisetak Saharan (2008-04-23)
- Saharara elkartasun bidaia egin dute 3 gazte elgoibartarrek (2008-04-11)