Baserriz baserri santa eskean irteteko deia egin du Elgoibarko Izarrak

elgoibarren.net 2013ko urt. 18a, 10:25

 
Otsailaren 4an (astelehena), Santa Ageda bezperan, irtengo dira Elgoibarko Izarraren Santa Ageda Koruak baserriz baserri santa eskean. Aurtengoa 19. urteurrena izango da, 1994an ohitura zaharra berreskuratu ondoren. Koruetan parte hartu nahi duenak urtarrilaren 28rako eman beharko du izena.



1706637833100 Baserriz baserri santa eskean irteteko deia egin du Elgoibarko Izarrak

Elgoibarko Izarraren Santa Ageda Koruak otsailaren 4an, 14:30ean, batuko dira kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta joango dira Elgoibarko baserri auzoetara koplak kantatzera. Eguna amaitzeko, Aiastiako sozidadean afalduko dute.
  • Koruetan parte hartu nahi duenak urtarrilaren 28rako eman beharko du izena Elgoibarko Izarra elkartera deituta (943 741 626, Imanol). Edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzita. Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere eman daiteke izena.

2012ko santa eskeko argazkiak:

{vimeo}36337537{/vimeo} 

Lotura duten albisteak: