Gaur gaueko pilota jaialdia, baina 22 urte azpikoen finalarekin hasiko da. Kategoria horretan, Ugalde eta Imazek Iraitz Arrieta eta Ansotegiren kontra jokatuko dute finala. 22:00etan hasiko dira partidak, Ikastolako frontoian.
•17 urteren ostean itzuliko da Goñi II
Nagusien finalean, orain hamazazpi urte lortu zuen txapela berriz janzteko aukera izango du Mikel Goñik. Oronozko pilotariak, 1996an ere hartu zuen parte San Anton Torneoan. Parte hartu soilik ez, irabazi egin zuen-eta urte hartako txapelketa. Handik egun gutxira egin zuen, gainera, profesionaletara jauzia. Iker Txurruka elgoibartarrarekin egingo du bikote gaur gaueko finalean. Finalerdietan, Kepa eta Arrastoari 22-10eko emaitzarekin irabazi zieten. Ioritz Arrieta
eta Ansotegi izango dituzte aurrez-aurre.
∞Lotura duten albisteak:
*Argazkia: Aitor Zabala.