Gaueko 20:00etan hasiko da bihar Artmosphere 2013 jaialdia, eta goizaldeko 06:00ak arte luzatuko da. Zortzi DJk hartuko dute parte jaialdian, eta bakoitzak ordu eta erdiko saioa eskainiko du. Horietako lau, gainera, elgoibartarrak dira: B. Gutierrez, Juanan, A. Gonzalez eta Otermiin. Eibartik etorriko dira B-Ato eta Gorku, Azpeititik Bebatronik eta Durangotik E.K. Ramirez. Bideo proiekzioekin osatu edo jantziko dituzte musika elektroniko emanaldiak. Sticky Ritmo arduratuko da jaialdiaren alde bisualaz. Iñaki Ovejero elgoibartarraren alter egoa da Sticky Ritmo.
•Eszena musikala suspertzeko asmoa
Herriko gazte talde baten ekimena da Artmosphere jaialdia. “Elgoibarko eszena musikala nahiko hila dagoela-eta, noizean behin, maiztasun batekin, kontzertuak antolatzen hasi behar genuela erabaki genuen”, azaldu du Iñaki Ovejerok. Lehen jaialdi hau proba moduan antolatu dutela argitu du. “Nola moldatzen garen eta nola irteten den ikusi nahi dugu, urtero antolatzea gustatuko litzaiguke-eta”. Hala ere, ez dute musika elektronikora mugatu nahi. “Lehen ekimen honetara ahalik eta jende gehien erakarri nahi dugu, gure burua eta gure asmoak ezagutzera emateko. Horretarako, musika elektronikoak dauka une honetan erakargarritasun handiena, Elgoibarko DJ Gaua edo antzerako ekimenak antolatu izan direnean argi geratu den moduan”.
Goiko bideoan ikus dezakezue okasiorako Iñaki Ovejerok egin duen teaser-a.
•Artmosphere 2013 jaialdian parte hartuko duten DJak:
•Bideo proiekzioak:
•Bideo proiekzioak: