Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

elgoibarren.net 2013ko urt. 20a, 20:23

 
Luizi handia gertatu da 19:00ak inguruan Elgoibarren, eta une honetan bi noranzkoetan itxita dago N-634 errepidea. Elgoibarko Kultur Etxearen parean dagoen errepide zatira erori dira milaka tona lur eta baita zenbait zuhaitz ere, oso-osorik. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 
 
Beharginak hasi dira errepidea garbitzen, baina Deba ibaira ematen duen mendi magala ezegonkor dago oraindik eta harriak eta lurra gainera jausteko arriskua handia da. Halaxe gertatu da lanak hasi eta denbora gutxira, zarata handi baten ostean harriak jausten hasi baitira, eta ziztu bizian alde egin behar izan dute garbiketa lanean diharduten beharginek. Errepidera jausi den lur eta landaretza kantitate handia ikusita, Zumaia eta Getaria artean gertaturiko beste luizi batean garbiketa lanetan erabiltzen ari diren tresneria ekartzeko eskatu dute Jaurlaritzako errepideetako teknikariek.
 Luizia gertatu den mendi magalean sartuta dagoen ur hodi bat apurtzeko arriskuagatik ere kezkatuta daude teknikari eta agintariak, garbiketa lanak zuzenean jarraitzen ari dira-eta Alfredo Etxeberria eta Rikardo Garate, Elgoibarko alkatea eta alkateordea, hurrenez hurren.
  Azken egunetako euri jasen ondorioz gertatu da luizia ziurrenik. Egun argitan hobeto ikusi ahal izango da luiziaren tamaina eta eragindako kaltea.
•ARGAZKIAK:

1706637816108 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816211 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean


1706637816333 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816430 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816529 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816635 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean


1706637816696 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816794 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816891 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637816993 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637817057 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean

1706637817139 Luizi bat dela-eta itxita dago N-634 errepidea Elgoibar parean