Txabolak erortzen hasi dira atzo luizia izan zen lekuan

elgoibarren.net 2013ko urt. 21a, 10:57

Atzo luizia izan zen mendi magalean etengabe ari dira harriak jausten eta goiko aldeko txabolak ere hasi dira erortzen. Arriskua dela eta, langileak geldi daude momentuan, eta lekuan bertan daude udal agintariak ere. Udaletik jakinarazi dute bihar arte gutxienez ezingo direla lanean hasi Gipuzkoako Foru Aldundiko beharginak. Luizia dela eta, 634 errepideak itxita jarraitzen du, eta herri barrutik ari dira trafikoa bideratzen.  Trafikoan egon diren aldaketen inguruan prentsa oharra bidali du Udalak (Bideoa eta argazkiak dauzka)

  Hainbat ohar eman ditu Elgoibarko Udalak. Batetik, errepidea itxita dagoen bitartean, ezinbestekoa izan ezean herri barruan autorik ez hartzea eskatu du Udalak. Bestetik, Elgoibar zeharkatu nahi dutenei, A-8 autobidea erabiltzeko eskatu diete, eta hirugarrenik, jakinaraiz dute Santa Klarako autobus geltokia Trenbide kaleko tren geltokiaren ondoan izango dela, aldi baterako.
 
ARGAZKIAK: