27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Elgoibarren, bikotekidea jotzea egotzita

elgoibarren.net 2013ko urt. 21a, 17:43

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten domeka goizean Elgoibarren, bikotekidea jotzea leporatuta. Erasoa salatzeko, Haizea Emakume Taldeak eta Emakumeen Asanbladak elkarretaratzera deitu dute biharko. Hortaz, martitzenean, 20:00etan, izango da elkarretaratzea, Kalegoen plazan. Era berean, honako idatzia (PDF) kaleratu du Elgoibarko Udalak, asteburuan izan diren sexu-erasoen harira.

 

 Domekan, 9:00ak aldera izan zen erasoa. Etxe atarian aurkitu zuen Ertzaintzak biktima, sudur eta ezpain aldean hainbat kolpe zituela eta Mendaroko Ospitalera eraman zuten. Emakumeak salatu du bikotekideak egin dizkiola zauriak. Atxilotua 27 urteko gizonezkoa da.