Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatu duen hitzaldian, mozorrotzearen eta disfrazatzearen artean dauden ezberdintasunen berri emango du Oier Araolazak (Elgoibar, 1972). Kazetaritza eta Antropologia ikasketak dauzka Araolazak, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan buru-belarri aritu da dantzan.com elkartean.
Araolazak berak honela azaldu ditu hitzaldiaren nondik-norakoak: “Neguko Festetan kokatu, eta horren inguruan zenbait galdera egingo dizkiogu gure buruari. Zer zerikusi dute Halloweenek, Santa Klausek, Olentzerok edo Santa Agedak inauteriekin? Zer da mozorrotzea? Disfrazatzea gauza bera da? Zer dira arketipoak eta zer zerikusi dute inauteriekin? Zer egingo dut aurtengo inauterietan, mozorrotu ala disfrazatu?”.
∞Lotura duten albisteak:
- “Mozorrotzea ez da disfrazatzea” izeneko hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak hilaren 22an (2013-01-08)
- 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Elgoibarren, bikotekidea jotzea egotzita (2013-01-21)