San Juan Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatuko dituzte ikasleek bihar

elgoibarren.net 2013ko urt. 24a, 13:53

 
Arreiturre BHI eta Meka Lanbide Eskolako ikasleek San Juan Bosko Eguna ospatuko dute bihar, urtarrilak 25. Era berean, IMHko ikasleek eta irakasleek ere ospakizun eguna izango dute biharkoa, IMH Eguna ospatuko dute-eta.


1706637807089 San Juan Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatuko dituzte ikasleek bihar

 Goizean goiz hasiko dituzte ospakizunak aipaturiko ikastetxeetan. Arreiturre Institutuko eta Mekako ikasleek antxintxika hasiko dute eguna, krossa egingo dute-eta Mintxetan. Ondoren, futbito eta sokatira txapelketak jokatuko dituzte Olaizaga kiroldegian. Goiti-beherak ere izango dituzte eta, patata tortilla lehiaketa eta antzerkiak ere egingo dituzte, besteak beste (Ikus egitaraua ondoko taulan). Arratsalderako, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek festa antolatu dute Elgoibarko Gaztetxean. 

IMH Eguna

1706637807146 San Juan Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatuko dituzte ikasleek bihar

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko ikasleek eta irakasleek IMH Eguna ospatuko dute bihar. Hainbat kirol joko eta txapelketa jokatu dituzte goiz osoan zehar. Besteak beste, ping-pong, futbolin, txapel jaurtiketa eta sokatira egingo dituzte. Indarrak berritzeko salda eta txorizoa prestatuko dituzte eta eskolako atarian banatuko dute hamaiketakoa. Aurrekoez gain, Sahararen aldeko azoka solidarioa jarriko dute, Saharautz elkartearen laguntzarekin.