“Confidencias de un futbolisto” bakarrizketa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak otsailaren 1ean

elgoibarren.net 2013ko urt. 24a, 14:38

 
Zuhaitz Gurrutxaga futbolariak etxean jokatuko du hurrengo partidua. Oraingoan, baina, ez du galtza motzak janzteko beharrik izango. Izan ere, lehen mailan jokatu zueneko istorio eta abenturak bildu ditu aiastiarrak, eta Confidencias de un futbolisto bakarrizketan kontatuko ditu, lotsak etxean lagata. Otsailaren 1ean, barixakuan, izango da ikuskizuna. (bideoa dauka)



 Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, lotsak atzean utzi, eta inoiz kontatzen ez diren pasarteak azaltzera datorrela ziurtatu du Reala, Rayo Vallecano edo Real Union taldeetan aritutako futbolari elgoibartarrak. “Confidencias de un futbolisto” izeneko bakarrizketaren barruan azalduko ditu bere kirol ibilbideko bizipenak, zelai barruan nahiz kanpoan bizi izandakoak. Golak, entrenatzaileak, lagunak, garaipenak, porrotak, maitasunak eta desamodioak izango ditu hizpide aiastiarrak ordu eta laurden iraungo duen bakarrizketa saioan. “Futbolaren inguruan sortzen diren eta inoiz kontatzen ez diren pasarteak azaltzera nator ni”, azaldu du.
  • Elgoibarko Herriko Antzokian izango da ikuskizuna, 20:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Mahats ardandegian eta barrabarra.eu webgunean, lau euroan.

BIDEOA: Hona hemen Zuhaitz Gurrutxagak “Confidencias de un futbolisto” bakarizketan eskainiko duenaren aurrerapen txiki bat: