Euskarazko modalitateko irabazleak 1.400 euro jasoko ditu, eta gaztelaniazko kategoriakoak, aldiz, 1.200 euro. Testu biak Café Bar Bilbaok daukan webgunean (www.bilbaocafebar.com) jarri dituzte antzerkizale guztien eskura. Horrez gain, saritutako bi lanen irakurketa dramatizatua egingo dute Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen hitzaldi aretoan. Urtarrilaren 31n izango da, 19:30ean hasita. Aktore ezagunek irakurriko dute Odriololak idatzitako antzezlana, Tartean teatro konpainiako Patxo Telleria, Jokin Oregi, Ana Pikaza eta Mikel Martinezek, besteak beste.
•Antzerkiarekin lotura berezia
Iñaki Odriozolak (Elgoibar, 1961) Magisteritza ikasketak egin zituen Donostian, eta gero Filosofia, Alcala-Mecoko unibertsitatean. Gaur egun filosofiako irakaslea da Elgoibarko Institutuan. Gaztetatik izan du idazteko zaletasuna eta, hastapen haietatik izan du lotura berezia antzerkiarekin. Hala, hamalau urte zituela berak idatzitako antzezlan bat kurtso bukaerako saioan nola antzezten zuten ikusi zuen.

Hamabost urterekin hasi zen antzerkigintzan, eta Taupada antzerki taldearen hastapenak ezagutu zituen. Geroago, Ekekei taldea sortu zuen beste antzerkizale batzuekin batera. Talde horretan antzerkigintza herrikoia, "kale gorriko antzerkia", alegia, egiten ibili zen, 2001. urtera arte.
Antzerkilari amateurra izan zen bezala, idazle amateurra izatea ere gogoko du. Horrela, poesia arloan, 1982an, Elgoibarko I. Etxepe saria irabazi zuen, 21 urte zituela, eta 1994an, Bilbon, Central-Hispanoko "Imagina ezazu Euskadi" saria.Azken urte hauetan idazle eskolako graduondokoa egiten ibili da. Hainbat ipuin, elkarrizketa eta narrazio idatzi ditu, eta zintzilikaturik daude idazten.com web-orrian. Ilunabar literarioak, poesia errezitalak ere burutu izan ditu. 2006an, idazle eskolako saria-beka eman zioten, "Hondartza eta Whiskya" izeneko antzezlanarekin.
•Azken ordua antzezlana
Odriozolak "Azken ordua" izeneko antzezlanarekin irabazi du Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria. Bakarrizketa dramatikoa da, eta idazleak berak adierazi duenez, kutsu "shakespearianoa" duela-eta, gaur egun egiten ari dena ikusita, agian, pixka bat modaz kanpokoa izan daiteke.
Protagonista bakarra errege bat da. Erregea gazteluan dago zain, bera hiltzera datorren semearen zain, hain zuzen. Antzezlanak erregeak dituen hausnarketak eta oroitzapenak plazaratzen ditu. Bizitzaren oinarrizko kontraesanei buruzko hausnarketa egiten du obraren pertsonaiak. Batzuetan era malenkoniatsuan aritzen da, besteetan etsipenez, bai eta haserre bizian ere.
Bestalde, gaur egungo gizabanakoaren mentalitatetik urrunduz, giza taldearen ikuspuntu ez pertsonalista bat lantzen saiatu dela aitortzen du egileak.
*Iturria: artezblai.com