Apustuak ikusmin handia sortu du, eta auto asko pilatu daitezkeela-eta, 11:00etan bidea itxiko dute Garagartzan. Era berean, apustulariek eurek jakinarazi dute Alkortatik gora orotariko ibilgailuei edo 4x4 ibilgailuei bakarrik lagako dietela igotzen. Izan ere, azken egunetako euriteen ondorioz, lurra bustia dago oso, eta auto txikiei Lizarperaino igotzen lagaz gero, nahasmen handia sortuko litzatekeela uste dute apustulariek. Edozelan ere, Alkortaraino autoan igo nahi dutenei eskaera bat egin diete: autoak partekatzeko, bide bazterrean ahalik eta auto gutxien pilatu daitezen.
Joxe Angel Sarasola herri kiroletako esatari asteasuarrak egingo du apustuaren kontakizuna, Lizarpetik.
- Informazio osoagoa: BARREN astekariak 850. zenbakian (PDF) egin zuen erreportajean
•Apustularien argazkiak:
∞Lotura duten albisteak:
- Butanoa bizkarrean hartuta Lizarpe gainera nor azkarrago heldu apustua egin dute Mendaron (2013-01-10)
- Lizaso eta Egaña bertsotan beharrean trontza apustuan arituko dira Kontzezio Azokan (2011-12-01)
- BIDEOA: Sarobe eta Rubioren arteko apustua (2010-06-08)
- Zaldia motorraren aurka, desafio bitxia San Pedroko malda pikoetan (2008-10-10)
- Sei gizon astoaren kontra arituko dira zapatuan (2008-10-24)
- Jakin nahi al duzue Karakateko Igoeraren historia? (2007-11-16)
- Astoa nagusi San Antolineko desafioan (2007-09-04)