Gemma Monreal margolariak atzera begirako erakusketa inauguratuko du gaur

elgoibarren.net 2013ko urt. 25a, 09:39

 
Margotzen hasi zenetik gaur egunera arteko lanen erakusketa zabalduko du gaur Gemma Monreal margolari elgoibartarrak. 18:30ean zabalduko du erakusketa, eta otsailaren 17ra arte egongo da ikusgai Elgoibarko kultur etxean.



  Margotzen hasi zenetik gaur egunera arteko lanak bildu ditu Monrealek. 60 bat koadrok osatzen dute bilduma, eta bere bizitzako etapa desberdinak bereizten dira artelan horietan.
  Margoari lotuta bizi izan da Gemma Monreal ume umetatik. 18 urterekin egin zuen estreinako erakusketa, eta ordutik, 50 erakusketa baino gehiago egin ditu. Luziano margolari elgoibartarrarekin ikasi zuen Gemmak margotzen, eta hari esker gauza garrantzitsuak ikasi zituela aitortu du. Herritar guztiak gonbidatu ditu erakusketara, eta bereziki, etxeko txikiei egin die deia. Monrelalen ustez, koaderno bat eta lapitza hartuta gauza handi eta ederrak egin daitezke, eta konstantzia apur batekin ametsak errealitate bihurtzen dira. Mezu hori transmititu nahi du: “Margolari izatea konstantziak eman didan saria da”, adierazi du.

1706637804828 Gemma Monreal margolariak atzera begirako erakusketa inauguratuko du gaur

1706637804938 Gemma Monreal margolariak atzera begirako erakusketa inauguratuko du gaur

1706637805022 Gemma Monreal margolariak atzera begirako erakusketa inauguratuko du gaur