Jaurlaritzako Barne sailak jakitera eman duenez, atzo (urtarrilak 24), 20:00ak aldera, ertzainen patruila batek Frantziako matrikuladun ibilgailu bati erreparatu zion Elgoibar zeharkatzen ari zen unean.
Peugeot 205 autoa “oso motel” zihoala ohartu ziren ertzainak eta matrikularen zenbakia ikertzea erabaki zuten. Hendaiako (Biriatou/Irun-Behobia) Polizia eta Aduana Kooperaziorako Zentrotik jaso zuten informazioaren arabera, joan den martitzenean (urtarrilak 22) ostu zuten ibilgailua, Hendaiako tren geltoki inguruan dauden aparkalekuetako batean.
Informazio hori kontutan hartuta, ibilgailua atzeman zuten ertzainek, eta atxilotu egin zuten gidaria –ibilgailu barruan zihoan lagun bakarra-, ez zela autoaren jabea baieztatu ostean.