Zabaldu dute 634 errepidea

elgoibarren.net 2013ko urt. 25a, 17:42

 
Domekan gertatutako luiziaren ondorioz itxita zegoen 634 errepidea zabaldu berri dute Elgoibarren. Momentuz, errei bakarra ireki dute trafikoarentzat. Hala eta guztiz, Bide Azpiegituretako Sailak jakinarazi duenez, 634 errepidea ez dute guztiz irekiko otsailaren 15era arte.
 
 

 Gipuzkoako Foru Aldundiak igandean zabalduko zutela iragarri bazuen ere, dagoeneko ireki dute 634 errepidearen erreietako bat ibilgailuentzat. Aste guztian itxita egon da errepide zati hori, 57,4 kilometroan, domeka iluntzean gertatu zen luizi handiaren ondorioz.

Hala eta guztiz, Bide Azpiegituretako Sailak jakinarazi duenez, 634 errepidea ez da guztiz irekiko Elgoibarren, otsailaren 15era arte. Izan ere, eguraldi txarra, eta inguru horretan lanean jarduteko dauden zailtasunak direla-eta, luiziak kaltetutako mendi magala garbitu eta egonkortzeko lanak "nahi baino mantsoago" doazela adierazi dute arduradunek.
•Adituen esanetan
Geologian Doktorea den Inma Nugerza elgoibartarrak luiziaren harira idatzi duen artikulua irakur dezakezue, gai honetan sakondu nahi izanez gero, BARREN astekariak eskatuta idatzi duen artikuluan: BARREN 851 PDF
 
•BIDEOA: