Jurdan Ezenarrok irabazi du Mendaroko butano-desafioa, atzetik aurrera eginda. Andoni Zubiaurre eta Unai Salegiri aurrea hartu, eta korrika egin ditu azkeneko metroak Ezenarrok. 42:37ko denboran osatu du ibilbidea, eta 44.35 egin du bigarren sailkatuak, Andoni Zubiaurre Gorixok. Unai Salegi erretiratu egin da, Berasaluze inguruan gerrialdean min hartu eta butanoa lurrean laga ostean. Apustuak izugarrizko ikusmina sortu du eta jendetza handia batu da Lizarpe gainean.