Elgoibarko alkatea ¡Oiga, señor alcalde¡ telebista saioan

elgoibarren.net 2013ko urt. 29a, 13:12

Equipo ED telebista saiokoek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat herri eta hirietako herritarrek dituzten eskaerak helarazi dizkiete alkateei ¡Oiga, senor alcalde! atalean. Hain zuzen, Donostia, Irun, Gasteiz, Getxo eta Portugaleteko alkateek hartu zuten parte saioan, eta baita Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak ere. Atzo gauean eman zuten saioa ETB-2 katean, baina eitb.com webgunean ere ikusi daiteke, Nahieran atalean. (bideoa dauka)


 Zapatu arratsaldeetan Elgoibarren sortzen diren arazoak, herrigunetik urrun dauden auzoek dituzten gabeziak, funtzionarioen ordainsariak eta beste zenbait konturen inguruan dituzten kezkak azaldu zituzten zenbait elgoibartarrek Euskal Telebistako kameren aurrean. Galdera horiek eta beste batzuk, ile-gogortzailea erabiltzeko duen ohituraren ingurukoa tartean, erantzun zituen gero Alfredo Etxeberriak.
 Hona hemen saioaren zein minututan agertzen diren Elgoibarko alkatea eta elgoibartarrak.
  1.    agerraldia. Hasi: 12:55 minutuan. Bukatu: 15:20
  2.    Hasi: 26:47. Bukatu: 29:25
  3.    Hasi: 39:10. Bukatu: 41:36
  4.    Hasi 53:32. Bukatu: 55:20
Ikusi hemen Equipo ED (¡Oiga, señor alcalde!) saioa (eitb.com):