Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan

elgoibarren.net 2013ko urt. 29a, 15:19

Orain dela bi urteko garaipena errepikatu dute Manuel Salegik eta Pedro Garatek Euskal Herriko V. Mus Txapelketako Elgoibarko kanporaketan. Honenbestez, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatu dira. Datorren otsailaren 23an jokatuko dute Seguran. Mendaroko kanporaketa irabazi zuten Joxe Idoeta eta Jabi Alberdik osatutako bikotearekin lehiatuko dira han, besteak beste. Euskal Herriko finala, berriz, Agurainen izango da, martxoaren 9an.


Manuel Salegi eta Pedro Garate.

Elgoibarko kanporaketa joan den zapatuan (urtarrilak 26) jokatu zuten Lanbroa tabernan. Zortzi bikotek hartu zuten parte txapelketan eta bakarrak lortu zuen sari nagusia: Gipuzkoako txapelketarako txartela. Eskarmentu handiko bi muslarik lortu zuten garaipena, Manuel Salegik eta Pedro Garatek osatutako bikoteak, hain zuzen ere. Orain dela bi urte ere irabazi zuten Elgoibarko kanporaketa eta, gainera, urte hartan zazpigarren postua lortu zuten Euskal Herriko Txapelketan. Iaz ere finalera ailegatu ziren Elgoibarko kanporaketan, baina amore eman behar izan zuten Zialtzeta eta Berdonces irabazleen aurrean. Aurten, Jose Mari Zialtzetak eta Diego Marinek osatutako bikoteari irabazi zioten finala. Lau lagunentzako afaria Lanbroa tabernan jaso zuten saritzat irabazleek eta bi lagunentzako afaria Zialtzetak eta Marinek. Horrez gain, parte hartzaile guztiek Errioxako ardo botila bana jaso zuten.
Herri bakoitzeko irabazleek otsailaren 23an jokatuko dute Gipuzkoako txapelketa Seguran. Han izango dira Elgoibarko txapeldunak (Salegi eta Garate) eta Mendaroko txapeldunak (Idoeta eta Alberdi).

•ARGAZKIAK:

Zortzi bikotek parte hartu zuten Elgoibarren.

Elgoibarko kanporaketako finala jokatu zuten lau muslariak.

1706637801614 Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan

1706637801688 Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan

1706637801790 Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan

1706637801887 Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan