Anjel Garate eta Igor Castañares brigadako langileek eztabaida bat eduki zuten: aldapa handian korrikalariak hobeto moldatzen direla txirrindulariak baino, zioen Garatek. Castañaresek, aldiz, txirrindulariaren alde egin zuen. Lekua adostu zuten proba egiteko: San Pedrorako bidea hasten den lekutik, depositoraino, eta bakoitzak ordezkari bat jarri zuten proba egiteko: Erik Polanko Haundiko jokalari bergararra aukeratu zuen Garatek, eta Castañaresek, Iñigo Ortuoste elgoibartarra.
Atzo, 18:00ak puntuan hasi zen desafioa. Polanko gogor irten zen eta hasierako metroetan Ortuosteri tartea atera bazion ere, erdi bidean aurreratu zuen txirrindulariak. Inork ez zituen denborak neurtu, baina bostpasei segundu atera zizkion metan Ortuostek Polankori. Datorren astean laurak joango dira afaltzera, Garateren kontura.
•Argazkiak: