Gernikako hiru lagunek sortu zuten Tooth musika taldea 2009an. Gaur egun, Edorta (gitarra eta ahotsa), Mirri (baxua eta ahotsa) eta Arzak (bateria) osatzen dute taldea. Bizkaitarrek post-harcore eta noise doinuak ekarriko dituzte Elgoibarko Gaztetxera. Dituzten talde gustukoen artean, Dut, Lisabo, Helmet edota Unsane aipatu dituzte. 2012ko martxoan kaleratu zuten euren lehen lana eta kontzertu bira egiten dihardute Euskal Herriko hainbat tokitan.
Beraien materiala entzuteko klikatu hemen. Eta, hemen taldearen Facebook orria.
Gaztetxeko musika jaialdian eszenatokira igoko den bigarren taldea ere Bizkaitik etorriko da, Ispasterretik, hain justu ere. Sludge-doom “pisutsu, zikin eta iluna” egiten duen taldea dela azaldu dute kontzertuen antolatzaileek. “Bizkorrago edo motelago, baina musika indartsua egiten dute uneoro”. Grabaketa lan berria besapean dutela ailegatuko dira Elgoibarrera. Entzun hemen Beruna taldea.
- Barixakuan (otsailak 1) izango da kontzertua, 22:30etik aurrera, Elgoibarko Gaztetxean. Sarrerak hiru euroan salduko dituzte.