"Askok ez dute ulertuko, baina semearen gorpua Senegalera eraman nahi genuen, baina ez geneukan bitartekorik. Beraiek Elgoibarren bizita, semearen hilotza Senegalera eraman nahi hori askori ulergaitza egingo zaiela uste du Mamadouk, eta azalpen bat ematera behartuta sentitu da: "Gure kulturan, familia oso garrantzitsua da". Musulmanek adinekoei dieten errespetua aitatu du behin eta berriz. "Senegalen daukagu familia osoa, eta hara eraman beharra geneukan. Han, aiton-amonengandik gertu dagoela jakinda, lasaiago gaude", azaldu du Mamadou Thiarek.
Berez, Bassoulgoak dira Thiaretarrak (Fatick eskualdea, Senegal), baina Dakarren hilobiratu du semea Mamadouk, hantxe bizi direlako Amyren guraso eta neba-arrebak. "Hilerritik gertu bizi dira, eta umea zainduta egongo da han. Ahal duten aldiro joango dira gurtzera".
- Informazio osoagoa: BARREN astekarian, 852. zenbakian (PDF)
∞Lotura duten albisteak:
- Thiare familiari laguntzeko 2.000 euro batu ditu Kalamua Guraso Elkarteak (2013-01-09)
- Thiare familiari laguntzeko bi artelan dohaintzan eman dituzte bi artista elgoibartarrek (2013-12-30)
- Thiare familiak laguntza behar du (2012-12-21)