Elgoibarren, bihar batuko dira bolatokian Etxegiña taldekoak, 9:00etan; eta, bi talde egin ostean, herri guztia pasatuko dute kopla kantari. Ohi legez, Urazandiko La Union elkartean hamarretakoa egingo dute aurrena, eta usadioak agindu legez, Errosario kaleko Ama Birjinari ere egingo diote bisita. Salbea abestuko diote han, eta kalerik kale ibili ondoren, Baltasar elkarterako bidea hartuko dute. Hantxe bazkalduko dute guztiek elkarrekin.
•Hiru talde Mendaron
Mendaron ere bihar (otsailak 2) irtengo dira kantura. 8:30ean elkartuko dira Herriko Enparantzan, eta hiru talde eginda Mendaroko baserri eta auzo guztiak koplatuko dituzte. Nork berea egin ostean, Aizpen elkartuko dira denak, bazkaltzeko. Aurten, Asier Agarre, Aitzol Urain, Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Beñat Lizaso arituko dira bertsotan, eta batzen duten dirua Ameikutz musika eskolarentzako izango da.
•Elgoibarko Izarrakoak, astelehenean
Tradizioak agindu bezala, Santa Ageda bezperan irtengo dira kantura Elgoibarko Izarra kultur elkarteak egindako deialdira batu direnak. 14:30ean abiatuko dira Kalegoen plazatik, eta Elgoibarko baserri auzoak koplatuko dituzte bi taldetan banatuta. Aurrez izena emanda daudenak irtengo dira kantura, eta iluntzean, eguneko lana amaitutakoan, Aiastiako elkartean afalduko dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Etxegiña taldekoak otsailaren 2an irtengo dira santa eskean (2013-01-23)
- Baserriz baserri santa eskean irteteko deia egin du Elgoibarko Izarrak (2013-01-18)
- Bazterrak zuri baina eztarriak bero santa eskean (2012-02-06)
- Ikurriña legeztatu zeneko argazkia errepikatu dute Etxegiña taldekoek (2012-02-07)