Kamioi batek istripua izan du A8 autopistan, eta lekukoen arabera, gidaria zubitik beherantz erori da. Gidaria aurkitzeko operazioa jarri du martxan Ertzantzak, eta Arriaga inguruan ari dira lanean. Urpekariekin eta helikopteroz ari dira ingurua arakatzen, baina oraindik ez dute inor aurkitu.