Aurkitu dute A8 autopistatik behera erori den kamioi gidariaren gorpua

elgoibarren.net 2013ko ots. 4a, 13:36

Rodisa enpresa parean aurkitu dute A8 autopistatik erori den kamioi gidariaren gorpua. 12:00ak aldera gertatu da ezbeharra A8an, Donostiarako norabidean. Lekuko batek eman du abisua SOS Deiak-era. Lekuko horren arabera, kamioitik irten, pauso batzuk oinez egin eta autopistako zubitik ibaira salto egin du gidariak, Arriaga auzo parean. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 

1706637775602 Aurkitu dute A8 autopistatik behera erori den kamioi gidariaren gorpua

Ertzantzako urpekariak Altzolako presan hasi dira kamioilariaren bila, eta han ez zegoela ikusita, ibaian gora etorri dira gero. Azkenean Rodisa inguruan lokalizatu dute gorpua, zubitik gertu.
 
 
Argazkiak:

Garabia kamioia jasotzen, A8ko Elgoibarko irteera parean.

Kamioi gidariaren gorpua uretatik atera duten unea.

A8ko peajera joateko zubia, lehen planoan. Atzean, gizonezkoa erori den zubia.

Ertzaintzako urpekari, agenteak eta udaltzainak zodiaca ibaira jaitsi duten unea.