Martin Hernandez alebina, Gipuzkoako kros txapelduna

elgoibarren.net 2013ko ots. 6a, 15:52

 
Adarraga Memorialaren 49. edizioa jokatu zen domekan Hernanin. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere izan zen Hernanikoa, alebin eta infantil mailan. Mutilen alebin mailako lasterketan, hain justu ere, Mintxeta Atletismo taldeko Martin Hernandez elgoibartarra izan zen azkarrena. Infantiletan diharduten neska elgoibartarrak ere nabarmendu ziren: hirugarren postua lortu zuten taldeka eta Euskadiko txapelketarako sailkapena eskuratu dute. (argazkiak dauzka)



 Adarraga Memorialean 172 gaztek hartu zuten parte; 99k infantil mailan eta 115ek alebin mailan. Alebin mailako mutiletan Martin Hernandez elgoibartarrak irabazi zuen proba, eta, honenbestez, Gipuzkoako txapela. Zazpi minutu eta erdian osatu zituen Hernandezek ibilbideak zituen 2.065 metroak. Aurkariek ezin izan zioten antxitxikari elgoibartarrak jarri zuen erritmo bizri eutsi eta bakarrik sartu zen helmugan.
Eskolarteko Txapelketa izanik, Arreiturre Institutua eta Mintxeta Atletismo Taldea ordezkatzen zuten infantil mailako neskek ere lasterketa bikaina osatu zuten. Maria Arrieta (31. postua), Nagore Bergara (21. postua), Nerea Perales (26. postua) eta Maider Peralesek (31. postua) lortu zituzten emaitzei esker, hirugarren postua lortu zuten taldekako sailkapenean. Honenbestez, Euskadiko eskolarteko txapelketa jokatzeko sailkatu dira.
Argazkiak:

Infantilen lasterketako taldekako podiuma.

Martin Hernandez (ezk.)

Ander Armendia, kamiseta urdinarekin.

Nerea Perales.

Alaitz Urtubia.

Maialen Armendia.

Eider Iglesias.

Nagore Bergara (ezk.)


Joan Rodriguez, kamiseta urdinarekin.

Markel Zabala.

Maria Arrieta.

Maider Perales.

1706637772895 Martin Hernandez alebina, Gipuzkoako kros txapelduna

Markel Sanchez.

Aner Gallastegi (ezk.)

Julen Etxeberria.