•Atxutxikaraokea eta mozorro desfilea
Elgoibar Ikastolak antolatutako Euskal Inauteriarekin hasi dira barixakuan (otsailak 8) inauterietako ospakizunak Elgoibarren (Euskal Inauteriei buruzko informazio osoa PDF). Zapatuan izango da inauterietako egun handia, eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalak eta Elgoibarko Izarrak. Arratsaldean etxeko txikienak izango dira protagonista. 12 urtera bitarteko umeentzat Atxutxikaraokea egingo dute Kalegoen plazan, 17:00etatik aurrera, eta ondoren, gaztetxoentzako mozorro desfilea egongo da. Gaztelekuan inauterietako makillajean aditua den lagun bat egongo da zapatuan, goizez eta arratsaldez, nahi duen orori aurpegia margotzeko prest.
•Mozorro lehiaketa gauean
Gauean, bestalde, nagusiek hartuko dute umeen lekukoa: 23:00etatik aurrera animazioa egongo da Maalako parkean, eta 23:30ean kalejiran irtengo da Mauxitxa txaranga. 00:30erako mozorro lehiaketa antolatu du Elgoibarko Izarrak. Taldeka zein banaka aurkezteko aukera egongo da: taldekako lehen saria 275 eurokoa izango da, eta bigarrena, 175ekoa. Banakako alorrean 125 euroko sari bakarra emango dute, eta kopuru berbera jasoko du koreografia onena egiten duen taldeak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, partaideek ez badute maila nahikoa ematen sariak eman gabe lagako dituzte.
Domekan, Jubilatuen Biltokian egingo dute festa, Gelatxo orkestraren eskutik (18:00etatik 21:00etara). Martitzenean, bestalde, mozorroen topaketa egingo dute Kalegoen plazan, eta gero, kaleko musikariak eta Mauxitxa txarangaren kalejira izango dira.

•Inauteriak Mendaron
Mendaron ere egongo da non aukeratu eta gozatu. Arno guraso elkarteak antolatuta, arkakusoaren zirkoa aurkeztuko du Zurru Murru antzerki taldeak. Goñati pilotalekuan izango da ikuskizuna, 17:00etatik aurrera. Ondoren, txokolate jana egingo dute, eta gaueko 21:00ak aldera arte diskoteka itxura hartuko du frontoiak.