Musika eta koloreak uztartuko ditu Sinuosek gaur gauean, ‘Kromoterapia’ izeneko ikuskizunean

elgoibarren.net 2013ko ots. 8a, 11:10

 
Aurtengo inauterietarako musika saio berezia prestatu dute Patxi Zabaleta eta Iban Urizar Sinuose taldeko kideek, azken urteetan bezalaxe. Gaur gauean izango da emanaldia, eta beti bezala, zerbait berezia prestatu du musikari bikote honek. Gaur musika eta koloreak nahastuko dituzte, Kromoterapia izeneko ikuskizunean. Nolabait esateko, musika eta koloreak erabiliz terapia egingo dute. 23:00etan hasiko da saioa Kultur Etxeko sotoan, eta sarrera doan izango da.



1706637770321 Musika eta koloreak uztartuko ditu Sinuosek gaur gauean, ‘Kromoterapia’ izeneko ikuski

1997tik inauterietan

1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak eskaintzen. Malape tabernan eskaini zuten kontzertua hasierako urteetan. Ondoren, Herriko Antzokia edota Toletxe taberna izan zituzten eszenatoki, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan ematen dituzte musika saioak. Kontzertu desberdinak eta bereziak egiteko asmoz hasi ziren. Batzuk zaratatsuak, beste batzuk goxoak, arraroak beste zenbait, baina beti ere, musikaz gozatzeko asmoz antolatutako saioak izan ohi dira.