Urtero moduan, Caritasi eman zioten Etxegiñakoek bildutako dirua (1.145 euro). Mendaron, bestalde, 2.910 euro batu dituzte aurten, Ameikutz Musika Eskolarentzat. Diru horrekin piano berria erosiko dute musika eskolakoek.
Elgoibarko Izarrak antolatutako santa eskeko koruetan 32 bat lagun elkartu ziren, eta Aiastia, Idotorbe, Arriaga, Sallobente eta Urruzuno auzoetako 40 bat baserri koplatu zituzten, 15:00etan hasi eta 22:00ak bitartean. Urtero legez, baserritarrak ondo baino hobeto portatu ziren limosna emateko orduan.
Berria egunkariko Adrian Garcia kazetaria Elgoibarko Izarrako koplariekin batera ibili zen baserriz baserri, eta hona hemen idazt zuen kronika: Makila kolpeka, hotzik ez
•Bideoa:
•ARGAZKIAK: (argazki guztiak Picasan)