Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

elgoibarren.net 2013ko ots. 8a, 15:21

Getxoko (Bizkaia) Artea merkataritza gunean egin zuten atzo (otsailak 7), Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren 9. lehiaketa. Finalera ailegatu ziren zortzi diseinatzaileek jendaurrean erakutsi zituzten euren bildumak, eta epaimahaiak Eneko Iturbe elgoibartarrak aurkeztutako “Un desorden Perfecto” izeneko bildumari eman zion lehen saria.


 Frank Ghery arkitektoak diseinatutako “Wiggle” izeneko aulkian oinarritutako jantzi bilduma aurkeztu zuen Eneko Iturbek Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren 9. lehiaketara. Izan ere, artea, arkitektura eta diseinuarekin lotutako beste hainbat diziplina, jantziak egiteko sormen lanaren abiapuntu direla azaldu du diseinatzaile gazteak. Aipaturiko aulkia abiapuntutzat hartuta, desordena eta ordena uztartzen dituen bilduma osatu zuen Eneko Iturbek. “Un desorden Perfecto” izena jarri zion eta lehiaketara aurkeztu zuen gero.

1706637769236 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

Iaz ere heldu zen antzerako beste lehiaketa baten finalera, Getxo Moda diseinatzaile gazteentzako lehiaketaren finalera, hain zuzen ere. Orduan, baina, saririk gabe geratu zen. Oraingoan ere aurkari gogorrak zituen arren, -Getxo Moda lehiaketa irabazi zuen Eider Capdepont, besteak beste-, disenatzaile elgoibartarrak aurkeztutako bildumak irabazi du Thinking Producciones-ek antolatzen duen Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa. Iturberen “sormen lana, diseinua eta gauzatzea” nabarmendu zituen epaimahaiak. Irabazlearen bilduma jendaurrean jarriko dute ikusgai, otsailaren 14tik 24ra bitartean, Getxoko Artea merkataritza gunean. Handik madrilera eramango dute bilduma, Espainiako Diseintatzaile Gazteen lehiaketan parte hartuko baitu Eneko Iturbek, otsailaren 28an, Madrilen.
 Interneten diseinatzaile bakoitzaren zirriborroei botoa emateko aukera ere egon da eta Iraia Oiartzabal moda diseinatzaile antxotarrak jaso zuen herritarren saria.

1706637769301 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

1706637769384 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

1706637769453 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

1706637769521 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

1706637769588 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

1706637769658 Eneko Iturbek irabazi du Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketa

∞Lotura duten albisteak: