Mozorroak lehortu eta armairura, bukatu dira aurtegoz inauteriak

elgoibarren.net 2013ko ots. 13a, 13:01

Inauterietako azken egunaz eta gauaz gozatu zuten atzo hainbat elgoibartarrek. Eta, joan den zapatuan bezala, euriak ez zuen zapuztu mozorroen festa eta jaigiroa. Euritik babesteko, hain justu ere, Kalegoen plazan beharrean Maalako parkean egin zuten Mozorroen topaketa; eta, Txantxariak kaleko musikariek ere parkean dagoen eszenatokitik eskaini zuten euren ikuskizuna. Era berean, Mauxitxa txarangak ere Maalatik hasi zuen kalejira. Gainera, arratsaldea aurrera joan ahala aterrune handiagoei esker, jendez bete zen parkea. Zapatuan Mozorro lehiaketa irabazi zuten Gure Haurtxoak taldekoak ere irten ziren kaleak girotzera eta, besteak beste, Gangnam Style abesti ezaguna {inoizko Youtubeko bideoklip ikusiena} ere dantzatu zuten. Ikusi ondorengo bideoan. (argazkiak eta bideoa dauzka)

ARGAZKIAK: (argazki guztiak Picasan)
Lotura duten albisteak:

BIDEOA: Zapatu-inauteria Elgoibarren eta Mendaron (2013-02-09)