Mendia eta sagardotegia batuko ditu Morkaikok otsailaren 23an egingo duten irteeran

elgoibarren.net 2013ko ots. 14a, 10:24

Aiako Harria parke naturala ezagutzeko mendi irteera antolatu du Morkaiko mendi taldeak otsailaren 23rako. Ondoren, Astigarragako Rezola sagardotegian bazkalduko dute. Izena emateko epea gaur (otsailak 14) itxiko dute.


1706637761812 Mendia eta sagardotegia batuko ditu Morkaikok otsailaren 23an egingo duten irteeran

Bi zati izango ditu Morkaiko mendi taldeak antolatu duen irteerak. Lehen zatian, Aiako Harria parke naturaleko parajean ezagutuko dituzte, eta bigarrengoan Rezola sagardotegiko giroa ezagutuko dute. Arratsalde-iluntzean, poteotxoa egingo dute Astigarragan, estera itzuli aurretik.
 Irteera otsailaren 23an, zapatuan,  izango da. 08:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik. Irteeraren prezioa 40 eurokoa izando da bazkideentzat eta 45 eurokoa bazkide ez direnentzat.
*Tranferentzia bidez ordaintzeko aukera dago, ondorengo kontueko batean: (transferentziaren ordainagiria honako e-postara bidali: morkaiko@morkaiko.net)
  • Kutxa: 2101 0036 69 0000380550
  • Euskadiko Kutxa: 3035 0007 27 0071104751

BIDEOA: 2011n egin zuten antzerako irteera bati dagokion bideoa da goikoa.