Eguberrietako zozketako sariak banatu ditu Txankakua merkatari elkarteak

elgoibarren.net 2013ko ots. 15a, 09:40

Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak urtero, eguberrien bueltan, egiten duen zozketako sariak banatu zituen atzo. Bezeroen artean hamar sari banatu ditu Txankakuak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, hain zuzen ere. Saria erosketa txeketan jaso zuten irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatu beharko dute.

 
 Arturo Andradek eta Gregorio Arregik 500 euroko erosketa bale bana jaso zituzten, eta gainerako sarituek 100 euroko erosketa bale bana. Mari Tere Arriola, Gemma Monreal, Rosa Maria Mateo, Paki Lucha, Maider Oñederra eta Ainhoa Idarragak jaso zituzten sariok.
 Era berean, 100 euroko bi sari banatu gabe laga zituzten, zenbaki sarituak (02.785 eta 36.290), zein erreserbakoak (46.686 eta 98.778) agertu ez direla-eta.