Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi espetxean dela-eta

elgoibarren.net 2013ko ots. 15a, 11:27

Zapatuan bozkatuko dituzte herri batzarretan Sortu alderdiko karguak osatzeko zerrendak, baina atzo eman zuen Gara egunkariak prozesu eratzailea zuzentzen ari den taldeak proposatuko duen zerrendaren berri. Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak babes zabala jaso zuen idazkari nagusia izateko, baina, Logroñoko espetxean preso dagoenez, hutsik utziko dute kargu hori. Militanteek hala onartzen badute, kargu hori gordeko diote Otegiri espetxetik ateratzen denerako.


  Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak atzo Radio Euskadin zehaztu duenez, Sortuko idazkari orokor kargua gordeko diote Otegiri espetxetik ateratzen denerako, militanteek hala onartzen badute. Barrenak adierazi zuenez, "militantziari ardura postuak betetzeko izenak proposatzeko eskatu diogunean Arnaldo Otegiren izena atera da behin eta berriz, batez ere idazkaritza nagusirako". Barrenak azaldutakoaren arabera, 6.000 lagunetik gora ari dira parte hartzen Sortu eratzeko prozesuan. Sortuk otsailaren 23an, zapatuan, Iruñean egingo du Sorrera Kongresua.

1706637745566 Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi espetxean dela-eta

Otegi askatzea exijitzeko iaz Logroñon egin zuten ekitaldia ikertuko dute

  Arnaldo Otegi libre laga dezatela exijitzeko iaz Logroñoko kartzela aurrean egin zuten ekitaldia ikertzeko agindu du Espainiako Auzitegi nazionalak, “terrorismoa goratu” zela arrazoituta Dignidad y Justiciak jarritako helegitea aintzat hartuta. Dozenaka elgoibartarrek parte hartu zuten ekitaldi hartan.

Logroñoko kartzelara martxa antolatu dute martxoaren 2rako

1706637745657 Sorturen idazkari orokor kargua hutsik geldituko da Otegi espetxean dela-eta

Arnaldo Askatu, politika askatu herri plataformak eta Bateragune auzian espetxeratutakoen senitartekoek Logroñoko kartzelara martxa antolatu dute martxoaren 2rako. Egun horren bueltan, baina, ekitaldi sorta bat antolatu dute. Otsailaren 23an, esate baterako, enkartelada bat egingo dute Elgoibarren, Kalegoen Plazan, 13:00etan. Era berean, Baleuko produktorak dokumental bat grabatzeko baliatuko du Logroñorako martxa. Urrian estreinatu asmo dute dokumentala. Urrian baita ere, Lipdub bat grabatu nahi dute Elgoibarren, eta gutxienez mila lagun behar dituzte horretarako.