Irakurtaldi feministan parte hartzeko deia egin du Elgoibarko Emakumeen Asanbladak

elgoibarren.net 2013ko ots. 15a, 14:55

 
Elgoibarko Emakumeen Asanbladak eta Haizea Emakume Taldeak hainbat ekitaldi antolatu nahi dituzte, martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Irakurtaldi feministak izango dira ekintza horietako bat. Kalegoen plazan egingo dituzte irakurtaldiak, martxoaren 4tik 8ra artean. Testu bat irakurtzeko prest dagoen jendea behar dute eta izena emateko deia egin dute.

 
 
 Martxoaren 4tik 8ra bitartean, egunero, egingo dituzte irakurtaldi feministak, 18:00etan Kalegoen plazan. Ordu-erdiko saioak izango dira. Ahalik eta jende gehienak parte har dezan, izena emateko deia egin dute antolatzaileek. Izan ere, testuak irakurtzeko prest dauden lagunak behar dituzte. Horretarako, egutegi bat (doodle formatoan) zintzilikatu dute Interneten eta nahi duenak bertan eman dezake izena. Egin klik honako loturan: http://www.doodle.com/8eskmcw3xpqrdah3Irakurtaldi feministak Plazan - Doodle: easy scheduling