Larraitz Urangak iaz egin zuen bide arrakastatsua errepikatzen dihardu IMHko beste ikasle batek, Iñaki Hernandez azpeitiarrak, hain zuzen ere. Eusko Skills proba irabazi eta gero, World Skills Spain Lanbide Heziketako Olinpiadetan parte hartu berri du Madrileko Ifema azoka gunean, otsailaren 13tik 16ra bitartean. Hernandez CNC Torneaketa proban lehiatu da, eta urrezko domina eskuratu du. Domeka eguerdian egin zuten sari banaketa ekitaldia. Bigarren sari bat ere jaso zuen, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako onena ere izendatu zuten-eta azpeitiarra.
Honenbestez, mundu mailako olinpiadetan lehiatuko da hurrena. Alemaniako Leipzig hirian jokatuko dira aurten World Skills olinpiadak, uztailaren 2tik 7ra bitartean.
•Laugarren postua Josu Etxeberriarentzat
Josu Etxeberria Mekako ikasleak ere hartu zuen parte Madrileko World Skills Spain olinpiadetan, honek ere Eusko Skills proba irabazi zuen-eta Ibilgailuen Pintura izeneko proban. Madrilen, erkidego bakoitzeko irabazleen aurka aritu zen, eta laugarren postua eskuratu zuen. Andaluziako ordezkariak irabazi zuen proba eta Madrilekoak eta Kataluiniakoak irabazi zuten ex aequo, zilarrezkoa. Probak neurtzen ibili ziren adituek esandakoaren arabera, lehen lau sailkatuen artean txikia izan zen aldea, eta, aldiz, lehen lau sailkatuek eginiko lanen eta gainerako parte hartzaileek eginikoen artean “nabarmena” izan zen aldea. Lanbide Heziketako olinpiadetan parte hartzea ikasleentzako esperientzia “aberasgarria” dela adierazi dute Meka ikastetxeko arduradunek. “Aste gogorra izan da, lan asko egin behar izan dute-eta ikasleek, baina, era berean, giro polita egon da Ifeman. Gauza berriak ikasteaz gain, beste lurralde batzuetako ikasleak ezagutu eta lagunak egin dituzte”.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik joandako ikasleek emaitza bikainak lortu dituzte Madrilen; urrezko zortzi domina eta brontzezko sei irabazi dituzte-eta. Lehiaketan ikasleen abilezia eta trebetasuna saritzen
dira, euren espezialitatearekin lotutako benetako lanetan (sukaldaritza,
mekanika, web orrialdeak...). Guztira, 32 espezialitatetan lehiatu
dira 272 ikasle.
∞Lotura duten albisteak:
- Iñaki Hernandez IMHko ikaslea World Skills Spain proban lehiatuko da (2013-01-31)
- Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan (2012-05-16)
- Larraitz Uranga dominarik gabe baina esperientzien zakua ondo beteta itzuli da Wordskillsetatik (2011-10-11)
- Larraitz Uranga Lanbide Heziketako Olinpiaden finalean izango da (2011-04-11)
- Bideoa: Lanbide Heziketako Olinpiadak IMHn (2011-02-22)