AtxutxiKantua abestiaren bideoklipa aurkeztu du Atxutxiamaikak

elgoibarren.net 2013ko ots. 21a, 11:32

Atxutxiamaikaren kantua sortu nahi zuten aisialdi taldeko hezitzaileek, “umeek abestia buruz ikasi eta antolatzen ditugun ekintza guztietan abesteko”. Eta, halaxe sortu zuten Atxutxikantua, Aitor Novak konposatu eta taldeko hezitzaileek asmatutako hitzekin osatutako abestia. Emaitzarekin gustura geratu ziren eta bideoklipa grabatzea erabaki zuten. Joan den udan grabatu zuten bideoklipa, Eire Vilaren gidaritzapean eta Atxutxiamaikako hezitzaileen, umeen eta herriko zenbait musikariren parte hartzearekin. Hona hemen emaitza.


 Atxutxikantua abestia Abadiñoko Iditu Records! estudioan grabatu zuten. Aitor Nova musikari elgoibartarrak eta Atxutxiamaikako hezitzaileen artean osatu zuten rap ukitua duen abestia. Hitzek Elgoibarko Izarrako aisialdi taldearen filosofia eta jarduna azaltzen dituzte, nolabait.
(Irakurri hemen: AtxutxiKantua abestiaren hitzak).
Atxutxiamaikak abestia eta bideoklipa egiten lagundu dieten guztiak eskertu nahi ditu, “musikari eta abeslariak bereziki”.

Lotura duten albisteak: