Arima Beltza taldea desegin ondoren beste hainbat musika proiektutan ibili da Aitor Badiola elgoibartarra, eta gaur egun Bluestock taldeko kideetako bat da. Bluestock 2009an sortu zen Zarautzen. Aitor Badiola (gitarra eta ahotsa), Iker Urkiri (gitarra), Beñat Santxez (baxua eta ahotsa), Maria Armendariz (ahotsa) eta Juan Otegik (bateria) osatzen dute taldea. Taldekideetako batzuek badute eskarmenturik musika munduan, esate baterako Arima Beltza, Pariak Bai, Vanpopel, Betiko Kontuak eta Jikuri taldeetan ibilitakoak baitira.
Orain dela urtebete Bi pauso izeneko diskoa kaleratu zuen taldeak,
Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Dikoko abesti
guztiak joko dituzte Elgoibarren, hain zuzen ere, eta horrez gain, Rory Gallagher edota Eric Clapton
bezalako musikarien bertsioak ere eskainiko dituzte. Eta sorpresaren
bat ere egongo dela aurreratu zuen Aitor Badiolak, BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketan.
- Ikusi hemen: BARREN 854 zenbakia (PDF)
Bluestock taldeak eskainiko duen kontzertua 23:00etan hasiko da Kultur Etxeko sotoan, eta sarrerak hiru euro balio ditu. Elgoibarko Sinuose kolektiboak antolatutako kotzertua da.