Elgoibarko Udalak eta Debemenek baserriarekin eta landa eremuarekin zerikusia zuten ekimenak antolatzen hasi ziren iaz. Gatzatua egiten ikasteko tailerrarekin hasi zuten egitasmoa apirilean (ikus goiko bideoa). Eta, zapatu honetarako ere gatzatu tailerra antolatu dute, beste behin ere. Mintxeta baserriko ardi esnea erabiliko dute eta errezeta etxera eramateko aukera izango dute partaideek. Horrez gain, esnea nola eta zein sasoitan lortzen den azalduko zaie, eta ardiak nola jezten diren ikusi ahal izango dute.
•Txosna, Taupadak
Taupada antzerki taldeak hartuko du oraingoan feriako txosna, eta 11:00etatik aurrera haragi gisatu pintxoak eta salda banatuko dituzte. 12:00etan kale kantariak irtengo dira.
•Txosna, Taupadak
Taupada antzerki taldeak hartuko du oraingoan feriako txosna, eta 11:00etatik aurrera haragi gisatu pintxoak eta salda banatuko dituzte. 12:00etan kale kantariak irtengo dira.
- Ikus hemen: Otsaileko feriaren EGITARAUA