Elgoibarko ostalariekin elkarlanean pintxo solidarioa ekimena
antolatu du gaurko Odontologos del mundo gobernuz kanpoko erakundeak.
Maala, Iriondo, txarriduna, Gran Siglo, Pilon, Lanbroa, Malape, Ilunpe
eta Viento Sur tabernetan euro batean jarriko dituzte gaur pintxoak, eta
lortzen duten irabazien erdia erakunde horri emango diote gero.
19:00etan hasiko da poteoa. Gauean, argazki erakusketa ere izango da Gabaz tabernan, eta han kontsumitzen den edari bakoitzeko euro bat Odontologos del mundo gobernuz kanpoko erakundera bideratuko dute. Erakunde horretako sortzaileetako bat da Nerea Iñigez odontologo elgoibartarra. BARREN aldizkariaren 854. zenbakian (PDF) aurkituko duzue egitasmo solidario honen inguruko informazio osoagoa.
Nikaraguan eta Ugandan egon ostean, martxoan Senegalera joango dira, hango bizilagunen aho arazoak arintzera. Bidaiak dituen gastuak finantzatzen laguntzeko antolatu dute pintxo-pote solidarioa.