Zabalik dago Atxutxiamaikaren udaberriko oporretako ekintzetan izena emateko epea

elgoibarren.net 2013ko ots. 26a, 11:14

 
Udaberriko oporretarako hainbat ekintza antolatu ditu Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak. Astelehenean zabalduko zuten izena emateko epea, eta martxoaren 8an amaituko da.



1706637738036 Zabalik dago Atxutxiamaikaren udaberriko oporretako ekintzetan izena emateko epea

Martxoaren 26an Pasaiara joango dira egunpasa, LH1etik LH6ra arteko umeekin, eta apirilaren 2tik 5era, Zarautzen egingo dute egonaldia. Azkenik, udaberriko txokoak prestatu dituzte 2tik 8 urtera arteko umeentzako. Martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira, goizez. Informazio gehiagorako 943 741 626 zenbakira deitu daiteke.
Hona hemen antolatutako ekintza bakoitzaren inguruko informazioa eta izena emateko orriak: (elgoibarkoizarra.com)
  • (HH2-LH2) Txokoak: Informazioa (klik) IZEN-EMATEA (klik)
  • (LH1-6) Pasaiara Irteera: Informazioa (klik) IZEN-EMATEA (klik)
  • (LH3-6) Zarautzen egonaldia: Informazioa (klik) IZEN-EMATEA (klik)

Aisialdi ekintzen berri izateko hainbat bide
 Elgoibarko Izarrak haur eta nerabeentzat antolatzen dituen aisialdi ekintzen berri emateko (Atxutxiamaika, Kiribil, BerbazuloÖ) erabiliko dituen bide berriak zein izango diren azaldu ditu. Izan ere, orain arte esku-ori ugari erabili dituzte, baina, paperaren kostu ekonomikoa eta ekologikoa murrizteko, aurrerantzean ahalik eta paper informatibo gutxien erabiltzea erabaki dute. Horregatik, informazio eskuratzeko aurrerantzean erabili ahal izango diren aukera ezberdinen berri eman dute:

  • E-mail bidez: www.elgoibarkoizarra.com orrian sartu eta atarian ageri den formularioa bete beharko da. Aukera honek, gainera, elkarren arteko harreman zuzenagoa ahalbideratuko duela uste dute.
  • Ohiko idatzizko komunikabideetan: BARREN astekarian eta herriko informazioa lantzen duten gainerako hedabideetan.
  • Elgoibarko Izarraren web orrian: www.elgoibarkoizarra.com