Gizonak, genero indarkeriaren aurka

elgoibarren.net 2013ko ots. 26a, 15:51

Genero indarkeria salatzeko batu da gizonezko talde bat Elgoibarren. Hain zuzen, herriko 26 gizonezkoren babesarekin aurkeztu zuten atzo taldea, Kultur Etxean. Bost puntuko adierazpen bat kaleratu dute, eta sexismoaren adierazpen guztiak errotik amaitzeko taldera batzera deitu dituzte Elgoibarko gizonak.(adierazpena dauka)


  Atzoko aurkezpenean Kultur Etxean batu ziren gizonezkoek bat egin dute bost puntuko adierazpenarekin. Genero indarkeria gaitzetsi eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean ìerantzun irmoaî emateko eskatu diete gizarteari, erakundeei eta legediari, eta era berean, ohartarazi dute emakumeen kontrako indarkeria kasuen aurrean isilik gelditzea azkena dela. Honela dago jasota adierazpenean: ìIsiltasunak konplize egiten gaitu eta emakumeen babesik eza areagotzen du”. Isiltasun hori apurtzeko egin dute bat, hain justu ere, gizonezkoek bost puntuko honako adierazpenarekin (PDF)
  1. Gure babes osoa eta argia adierazi nahi diegu tratu txarrak jasan dituzten eta jasaten dituzten emakumeei, eta gure gaitzespen irmoena genero indarkeriaren ekintzen aurrean. Gizarteari, erakundeei eta Legediari eskatzen diegu erantzun irmo eta erabatekoa eman dezatela emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.
  2. Milaka emakumeren eta haien seme-alaben sufrimendua geurea eginez, tratu txarrak inguratzen dituen isiltasunaz eraikitako harresia apurtzen lagundu nahi dugu.
  3. Gizonezkook biziki sentitzen dugu emakume baten aurkako eraso bakoitza. Horregatik, jarrera aktiboa hartu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, isilik geratu gabe eta etorkizuneko belaunaldiei erakutsiz indarkeriarik gabeko baloreak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatzen.

  4. Emakumeak dira erasoa jasaten dutenak, baina gizonezkook dugu arazoa. Geure buruari galdetzen diogu zerk huts egin duen gizonezkoen izaeraren formazioan beren bikotekideengan, emakumeengan hainbeste jarrera erasotzaile eragiteko.
  5. Bukatzeko, guk, sexismoaren adierazpen guztiak errotik ateratzeko, Elgoibarko sektore guztietako gizon gehiago animatu eta inplikatu nahi ditugu
 Hona hemen, orain arte euren babesa eskaini duten Elgoibarko 33 gizonen zerrenda. Adierazpenarekin bat egin nahi dutenek, Elgoibarko Udalaren arreta bulegoan eskura dezake idatzia eta informazio osoagoa.
  • Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatua
  • Alfredo Etxeberria, Alkatea         
  • Jose Luis Ibarzabal, Zinegotzia
  • Ricardo Garate, Zinegotzia
  • Jon Etxabe, Abokatua         
  • Eduardo Arrieta, CD Elgoibarko presidentea
  • Cesar Arriola, Sanlo Eskubaloiko presidentea     
  • Iñaki Laskurain, Morkaiko       
  • Iñaki Konde, Irakaslea / Euskaltzalea
  • Imanol    Larrañaga, Euskaltzalea    
  • Jose Luis Azpillaga, Udal Euskaltegia            
  • Alfontso Eugi, AEK Euskaltegia    
  • Luis Cerrón, Irakaslea / Idazlea       
  • Andres Alberdi, Irakaslea / Idazlea
  • Anjel Ugarteburu, Irakaslea / Idazlea
  • Andoni Segundo, Irakaslea         
  • Jesus Mari Makazaga, Unibertsitateko irakaslea 
  • Arturo Andrade, Eskultorea 
  • Jose Mari Larrañaga, Taupada Antzerki Taldea        
  • Iñaki Agirre, Ongarri Zine Kluba
  • Mikel Olaizola, Bertsolaria
  • Txomin Mujika, Bandako Zuzendaria    
  • Jon Sanchez, Mauxitxa Txaranga 
  • Jon Lizarralde, Haritz Dantzari Taldea
  • Josu Mujika, Biraka Dantza
  • Alfonso Guillo, Elgoibarko Ikastola
  • Edu Uribe, Elgoibarko Herri Eskola
  • Imanol Lopez, Elgoibarko Institutuko zuzendaria    
  • Joxean Egaña, IMHko zuzendaria   
  • Juan Luis Astigarraga, dendaria
  • Aitor Zabala, Kazetaria
  • Jabi Leon, Kazetaria
  • Pello Rubio,  Nekazaria