50. urteurreneko urte osoko programazioa aurkeztu du Elgoibarko Izarrak

elgoibarren.net 2013ko ots. 27a, 11:31

Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea 1963. urtean sortu zuten Felix Etxeberria, Sabin Osoro eta Jesus Larrañagak beste herritar askoren laguntzarekin. Hortaz, aurten 50 urte beteko ditu, eta hori “merezi duen moduan” ospatzeko urte osoko programazioa aurkeztu zuten atzo, elkarteko 50 bazkidek emandako prentsaurrekoan.


1706637736874 50. urteurreneko urte osoko programazioa aurkeztu du Elgoibarko Izarrak

Lehengoak eta oraingoak, denak ez, baina asko. Hain zuzen ere 50 bazkide batu zituzten atzo (otsailak 26) musika eskolako auditorioan Elgoibarko Izarraren 50. urteurrenaren berri emateko.
Iñaki Kondek, Felix Etxeberriak, Andres Alberdik, Ane Odriak eta Lore Laspiurrek azaldu zituzten urteurrenaren nondik norakoak.
Merezi zaban! Asteburu berezia, martxoaren 15 eta 16an
 Esan bezala, urte osoko programazioaren berri eman zuten atzoko aurkezpena, eta bereziki datorren martxoaren 15 eta 16ko astebururako antolatutako Merezi zaban! asteburu berezia nabarmendu zuten.
Merezi zaban! asteburua (Maalako karpan)
 OSTIRALA, martxoak 15
  • 20:00 Ekitaldi nagusia Herriko Antzokian
  • 21:30 Karparen irekiera
  • 21:45 Afari-luntxa (doan)
  • 22:30 Etxekoen goxotasuna: kantuz girotuko dugu afalostea
 LARUNBATA, martxoak 16
  • 13:30 Erakusketa gidatua
  • 14:30 Bazkari herrikoia (helduen eta umeen menua)*
  • 15:30 Umeen ginkana: Elgoibarko Izarra ezagutuz
  • 18:00-20:00 Erromeria (tartean Atxutxi-kantua)
  • 21:00-22:30 Bokatak
  • 23:00 Xabier Solano eta DZ (Esne Beltza)
 *Bazkariko tiketak erosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan, BARRENen edo internet bidez hemen. Azken eguna: martxoak 8.
URTE OSOKO EGITARAUA: (informazio odsoagoa: elgoibarkoizarra.com)
  • Otsailak 26: 50. urteurrenaren aurkezpena
  • Martxoak 15-16: Merezi zaban!  asteburua
                                 Herri-omenaldia
                                 Maalako karpako jaia: jatorduak, musika ...
  • Apirilak 13Sagardotegira irteera.
  • Apirilak 28: Maskaradak ikustera irteera.
  • Ekaina 1: Mintza Eguna Elgoibarren.
  • Urriak 5: Beste 50!
  • Urria: Euskara edo ezkara hitzaldi-ziklo berezia
  • Abendua: 50. urteurreneko liburuaren aurkezpena
  • Abenduak 27: 50. urteurrenari eskainitako bertso-jaialdi berezia