Elgoibarko Udalak arrazoitu du Espainiako bandera eta gainerakoak pleno aretoko balkoi batean jarri dituztela, Giza eskubideen plazara ematen duen balkoian hain zuzen ere, eta plaza hori dela "terrorismoaren biktimak" omentzen dituzten lekua. Horrez gain dio, Giza eskubideen plaza erdigunean dagoela eta jende asko ibiltzen dela han, eta horrenbestez, leku agerian daudela banderak.
Elgoibarko Udalaren apelazio helegite hori gogor salatu du Javi Nuñez PPko zinegotziak. Banderen auzian Udalak erakutsi duen jarrera "lotsagarria" dela dio Nuñezek, eta banderak udaletxeko fatxada nagusian ez jartzea tranpatzat jo du. Hori dela eta, ez du baztertu berriro ere Udalaren kontra egitea. "Udalak ez du legea betetzen. Izan ere, banderak fatxada nagusiko balkoian ez jartzeaz gain, legeak pleno aretoari dagokionean esaten duena ere urratzen da hemen. Legeak dio Espainiako banderak ageriko lekuan egon behar duela pleno aretoan, eta hemen, lehentasunezko lekuan dagoen bandera bakarra Ikurriña da. Gainerakoak bionbo edo holtz tolesgarri baten atzean daude, pleno aretoko atzeko aldean".
∞Lotura duten albisteak:
- Espainiako bandera “Elgoibartar gehienon nahiaren aurka” jarri dutela zehaztu du Udalak (2012-04-16)
- Espainiako bandera jarriko dute udaletxean, EAEko Auzitegi Nagusiak aginduta (2012-03-21)
- Udaletxeko balkoian espainiar banderarik eta ikurrinik ez dagoelako kezkatuta 'El Mundo' egunkarian (2007-11-27)
- Legebiltzarrak Espainiako bandera erakunde guztietan jartzea eskatu du (eitb.com)